Esto es lo que sabemos de ANJEL LERTXUNDI.
Libros de ANJEL LERTXUNDI
Estos son los libros que hay en nuestra base de datos para ANJEL LERTXUNDI
Todavía no ha sido valorado
Todavía no ha sido valorado
Erdi Aroan gaude. Landetxe gorde bateko bakardadean bizi da Otto Pette, iraganaren oroipen kiskaliak ahanzturaren hautsez estali beste egitekorik gabe. Arrotz bat etxeratu zaio, ordea, eta konturatu orduko, bertan ostatu hartu ez ezik, nagusiaren lekua ere bereganatzen hasi da sarkina. Etxetarra, ezinbesteak hartaraturik, arrotzaren nortasunari ...
Deabrua, mito faustikoa, alegia deabruari arima saltzea dohain baten truke. Gai horren inguruko bost ipuin eta glosario bat ageri dira liburuan. Lertxundik horretarako euskal ahozko tradizioa eta Europako tradizio idatzia aztertu behar izan ditu eta elkarrekin harremanetan jarri. Sail berri baten lehen alea da hau.
Lertxundik esapide, erranairu eta hitz bitxien bilduma honetan barrena galtzeko gonbitea luzatu digu Letrak kalekantoitik liburuan. Hizkuntzaren korpusa du aztergai: ahozko tradizioa, idatzizkoa, Euskal Herrikoa eta Europa osokoa aurkiz eta ifrentzuz jarri eta azpil berriak, lotura ezkutuak eta azalpen sujerentziaz beteak ematen saiatu da. Gai ...
EUSKADI LITERATURA SARIA (1999) Narrazio-forma berritzailea dakarkigu egileak Argizariaren egunak eleberri honetan, eta kontakizun ugariren (askotariko ikuspegien) arteko ispilu joko distiratsua lortu du. Lertxundiren ispiluek ez dute, ordea, isla laurik eskaintzen, sakonera lerrarazten baitute irakurlearen soa, argizariaren malgutasunez txirik...
Idazle batek botila bat aurkitu du Zarauzko hondartzan. Botila barruan paper bat dago eta bertan marrazturik mapa bat. Misteriozko nobela gisa irakur daiteke Lertxundiren liburua, botilaren eta barruan dagoen mezuaren misterioa askatzen saiatuko baita, baina badu beste irakurketa bat ere: literatur gozamenerako sarbide ere bai baita liburua. Mai...
Lertxundik esana du, sarritan, ez lukeela egingo segurantzatik haratago ez lihoakeen literaturarik. Eta zinez bete du literatur konpromezu hori bere fikziozko lan ugarietan. Oraingo honetan, berriz, fikzioaren makulurik gabe, gogoeta biluziaren bidean barrena abiatu da. Bere jarrera etiko-estetikoaren osaketan etengabean sortzen zaizkion galder...
Goiko Kale lehen aldiz argitaratu zenean, artean ezezaguna zen Anjel Lertxundi euskal letren esparruan. Inork ezin uka dezake, hogeita hamar urteko ibilbide oparo baten ondoren, bera dugula gaurko euskal narraziogintzan habe sendoenetako bat. Haren literatur ibilbidean mugarri garrantzitsua izan zen Goiko Kale. Harri-bitxi xumea da, eta oraindik...
Identificate si deseas participar. ¿Todavía no tienes cuenta? Regístrate